XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) lurra mistika renaniarrarekin lortu zuen.

Korronte handi honen barruan ortodoxoak eta heterodoxoak bereizi behar dira, hots, doktrinak barnean eta kanpoan kokatu dituenak.

Oteizak, euskal kulturaz egiten duen berrinterpretazio estetikoan, fenomeno erlijioso eta mistikoari gertatzezko arazo gisa aurre egiten die.

Ardura horrek bi motibazio ditu.

Artista edo sortzaile gisa, batetik bizipen erlijiosora hurbiltzen den sortze-prozesua hartzen du kontutan, eta bestetik, euskal kulturaren berrikuspenean historikoki ezarritako egoerarekin egiten du topo ezinbestean.

Nahitaezkoa da hori.

Izan ere, aspalditik euskal kultura (interesak medio, besteak beste) oso Herri erlijioso eta kristauaren paradigma eta adierazgarritzat hartu izan baita.

Baina Oteizaren proposamenetan gauzak ez dira hain errazak, eta euskal baserritar lasaiaren ikuspegi xalo samar eta bukoliko horretan zein Inazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa pertsoinaia indartsuak izatean (batzuek bi hauek euskaldun unibeltsalentzat hartzen dituzte) gu euskaldun gisa ulertzeko iruzur historiko sustraituenetako bat dago.

Berez Oteizaren Ejercicios Espirituales en un túnel lana Inazioren Gogo-ihardunak izenekoari (Cisneros-i kopiatutakoei) aurka egiteko proposamen estetikoa da, tradizio latindarretik kanpoko ikuspegia emanez.

Konparazio hori nola edo hala mesedegarria gerta dakiguke alderdi bat baino gehiagotan.

Loiolako Gogo-ihardunek erreforma eta berreziketa izpiritualaz dihardute.

Hitzaren esanahi hertsian iharduera da eta lau ildotatik dago testu moduan gauzatua: hitz, alegoria, etika eta anagogiaren aldetik, testu erlijioso gehientsuenak bezalaxe.

Alderdi analogikoan aurki daiteke Oteizaren gogo-ihardunekin duen harremana garbien (...)